Kalitate Politika
ELGOIBAR-ARREITURRE BH INSTITUTUAk kalitatea bere politikaren eta estrategiaren funtsezko alderdi gisa definitu du eta erakundea kudeatzeko erreferentzia gisa kalitatean oinarritutako kudeaketa-sistemak aukeratu ditu. Oinarrizko erreferenteak hauek dira: EFQM-Hobbide eta UNE-EN ISO 9.001:2008 arauan oinarritutako kalitatea segurtatzeko sistema.
Zehazki, gure institutuak jarduteko filosofia gisa hartu du kalitatea, eta jarraibide hauekin identifikatu du:
- Lana ongi egin eta gure jarduerak, emandako zerbitzuak eta laneko prozesuak etengabe hobetu, planifikazioaren, garapenaren eta berrikuspenaren bidez.
- Ikasleak, ikastetxeko langileak eta interes-taldeak aintzat hartu; horretarako, haien iritzia entzun eta haien itxaropenak asetzen saiatu.
- Gure prozesuak eta proiektuak erakundearen zereginarekin, ikuspegiarekin eta estrategiekin lerrokatu; horretarako, balioen formulazioetan jasotako portaeren arabera jokatu.
- Ebidentziaren kulturan, datuetatik abiatutako kudeaketan eta talde-lanean oinarritutako lan-metodologiak bideratu.
- Adierazleak eta helburuak definituz eta ebaluatuz, emaitzak hobetu.
- Legezko betekizun eta arauekiko errespetuaz jokatu.
Jarraibide horiek honakoen bidez hedatzen dira:
- UNE-EN ISO 9.001:2008ren eta EFQM-Hobbide araberako kalitate-sistema ezarri eta garatu.
- Aldizka bezeroen gogobetetasuna neurtu eta aztertu.
- Kalitate-sistema berrikusi eta aldizka prozesuak eguneratu.
- Kalitate-sistemaren barruko eta kanpoko auditoretzak egin.
Halaber, urteko planetan ere zabaltzen dira jarraibide horiek, helburuak formulatuz eta betez. Ikastetxearen helburuak adierazleen bidez kuantifikatu eta neurtu ahal izango dira, eta horiek guztiak kalitatearen helburuak izango dira; aldizka, helburu horiek zenbateraino betetzen diren ebaluatuko da.
Kalitatearen konpromisoak antolakuntza osoari eragiten dio. Ikastetxeko pertsona guztiek onartu behar dute konpromiso hori, baita kalitatea kudeatzeko sistemak finkatutako baldintzak betetzeko ardura ere. Gainera, kalitatea eta kudeaketa hobetzeko eta erakundearen helburuak lortzeko aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.
Ikastetxeko Zuzendaritzak beharrezkoak diren bitartekoak eta trebakuntza emango ditu, jarduerak arrakastaz garatzeko.
Zuzendaria








