ZIG sailaren helburu nagusiak hauek dira:
-
Adimen urritasunari lotuta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak lan-munduan eta bizitza aktiboan sartzeko prestakuntza sustatzea.
-
Eskolatze-alditik heldutasunera eta lan mundura iristeko iraganbide izatea.

ZIGn lantzen diren esparruak:
Bi dira nagusi, alde batetik: Matematika, hizkuntza, autonomia pertsonala, giza trebetasunak…
Bestetik: Tailerrak ( Lan munduan sartu aurretik garatu beharreko trebetasunak eta lanerako ohiturak eta erantzunkizuna garatzeko helburuarekin)
-
Egurrarekin ( kaxak, baldak, pertxeroak, botileroak, ea.)
-
Sukaldaritza (Astero, bi egunetan, patata tortila pintxoen salmenta eta plater ezberdinen elaborazioa (Lehenengo platerak, postreak, etab.)
-
Zumearekin: otarrak, lanparak.
-
Enkuadernazioa: Agendak, koadernoak.








