Gurean
Please wait while JT SlideShow is loading images...
Photo Title 1Photo Title 2Photo Title 3Photo Title 4Photo Title 5
Saioa Hasi

DBH

 Lege-araudia

 -Europako Parlamentuak 2006ko irailaren 26an emandako gomendioa.

-Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa oinarrizko hezkuntza arautzeko

-EAEko 175/2007 dekretua, 2007ko Azaroaren 13ko EHAA-n argitaratua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

 MATRIKULATZEKO BALDINTZAK.  

  • Hamabi urte dituztela eskolatuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Lau urte egingo dituzte bigarren hezkuntza-etapa horretan, eta, normalean, 16 urte bete arte eskolatuko dira.
  • Ikasleek eskubidea izango dute hemezortzi urte betetzen dituzten urteko ikasturtera arte eskolatuak izateko eskola-erregimen arruntean; betiere, ebaluazio-taldeak irizten badu, ikasleen jarrerekin eta interesekin bat etorriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua eskuratu dezaketela.

 KURTSOZ IGAROTZEKO BALDINTZAK.   

  • Ikasleak maila batetik bestera igaroko dira ikasitako irakasgaietako helburuak gainditzen badituzte edo gehienez ere bi irakasgaitan ebaluazio negatiboa izan badute.
  • Hiru jakintzagaitan edo gehiagotan ebaluazio negatiboa izan badute, aldiz, osorik errepikatu beharko dute dagokion maila. Salbuespen gisa, hiru irakasgaitan ebaluazio negatiboa duen ikasle bat hurrengo mailara igarotzeko erabakia har dezake irakasle-taldeak.
  • Ikasleak behin bakarrik errepikatu ahal izango du ikasturte bera, eta gehienez bi maila errepikatu ahal izango ditu etaparen barruan. Salbuespenez, bigarren aldiz errepika dezake ikasle batek laugarren maila, hezkuntza-etapako aurreko mailak errepikatu ez baditu.

 TITULAZIO-BALDINTZAK. 

  • Irakasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua jasoko dute. Era berean, irakasle batzordeak hala baderitzo, laugarren mailako irakasgai batean edo bitan ebaluazio negatiboa izan dutenek ere titulu hori lortu ahal izango dute; salbuespen gisa, hirutan ebaluazio negatiboa izan dutenek ere bai.
  • DBH egin eta graduatu-titulua lortzen ez duten ikasleek eskola-ziurtagiria jasoko dute, eta, han, eskolan egindako ikasturteak eta ikasgaik adieraziko dira.
  • DBHko graduatu-tituluak Batxilergora, Erdi Mailako Lanbide Heziketara, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako zikloetara, erdi-mailako Kirol Irakaskuntzetara eta lan-mundura joateko aukera emango du.

 KURTSOEN HEZKUNTZA-EDUKIAK

 

IRAKASGAIAK

Orduak astean

 

1. maila

2.maila

3.maila

4.maila

Euskara eta Literatura

4

3

4

3

 

Gaztelania eta Literatura

4

3

3

4

 

Atzerriko Hizkuntza

4

3

3

3

 

Matematika

4

4

3

4

 

Gizarte Zientziak

3

3

3

3

 

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

 

Naturaren Zientziak

3

3

3

-

 

Herritartasunerako Hezkuntza

-

1

-

-

 

Etika eta Gizabide Hezkuntza

-

-

-

1

 

Teknologiak

2

2

2

3-Hautazko

 

Plastikaren Hezkuntza

-

2

1

2-Hautazko

 

Musika

1

-

2

3-Hautazko

 

Atzerriko Bigarren Hizkuntza

-

-

-

3-Hautazko

 

Informatika

-

-

-

2-Hautazko

 

Latina

-

-

-

3-Hautazko

 

Biologia eta Geologia

-

-

-

3-Hautazko

 

Fisika eta Kimika

-

-

-

3-Hautazko

 

Erlijioa / Alternatiba

2

1

1

1

 

Tutoretza

1

1

1

1

 

Aukerakoa

-

2

2

-

 

Guztira

30

30

30

30

 

 Hautazkotasuna

 -Maila guztietan Erlijioa nahi duten ala ez erabakiko dute.

 -2.mailan:  - Atzerriko 2. hizkuntza (Frantsesa / Alemana)

 - Laborategi teknikak

- Baratza

 -3.mailan:  - Tailer Ibiltaria (Maketazioa, Osasun tailerra)

- Atzerriko 2. hizkuntza (Frantsesa)

- Laborategi teknikak

 -4.mailan:  -Aukera askeko 8 irakasgaien artean (taula ikusi) hiru aukeratuko dituzte: 3 orduko bi irakasgai eta 2 orduko irakasagai bat.

 

 

Dbhko eta Batxilerreko  Tutoreen Zerrenda