Gurean
Please wait while JT SlideShow is loading images...
Photo Title 1Photo Title 2Photo Title 3Photo Title 4Photo Title 5
Saioa Hasi

IES Elgoibar Arreiturre BHI

2010-2011 IKASTURTEAREN HASIERA

Irailaren 7an, asteartea, hasiera emango zaio ikasturte berriari.

Ordutegia:

DBH 1:  9:00                                            Batxilerreko 1.maila: 11:30

DBH 2:  9:30                                            Batxilerreko 2.maila: 12:30

DBH 3:  10:00

DBH 4:  10:30

ZIG-AAT:  10:30

 

Pello Arrieta eta Ana Graneroren omenezko bazkaria

pello eta ana

Ostiralean, ekainak 11, ELGOIBAR ARREITURRE BHIko langileek eta  MEKA GLHBIkoek, ikasturte amaieran jubilatuko diren Pello Arrieta eta Ana Graneroren omenezko bazkaria ospatu zuten.

Horretarako 14:30ean Gure Bide Elkartean ikastetxeko oraingo eta lehengo hamaika irakasle, bazkari alaiean bildu ziren.

Ez ziren faltatu omendutako biei Anjel Ugarteburuk eginda eta guztiok kantatutako bertsoak.

Pello eta Ana ZORIONAK! ETA BEJONDEIZUELA!!

 

Oihana Rodriguezek irabazi du Logo Lehiaketa

logo sarien banaketa batx 

Martxoaren 26an Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako logo lehiaketa martxan jarri zen. Lehenengo fasera berrogeitik gora lan aurkeztu ziren eta horietatik hamar aukeratu zituen epaimahaiak, sei Batxilerrekoak eta lau DBHkoak.

Azkeneko fasera pasatu ziren lanen artean Z2Ako Oihana Rodriguezen logoari lehenengo saria ematea erabaki zuen epaimahaiak. Argazkian Oihana Rodriguez irabazlea, Antton Gurrutxaga (Guraso Elkarteko Lehendakaria), Flori Maeso eta Imanol Lopez Zuzendariarekin, 200€ko saria jasotzen.

 

100€ko bigarren saria DBH 2Bko Julen Diaz Vecinak eskuratu zuen. Irabazle biei ZORIONAK!

Guraso Elkartea oso pozik dago lehiaketak izan duen arrakastarekin eta parte-hartzaile guztiak eskertu nahi ditu.

 

Ikasle alemaniarrak gure artean

p6140123

LILIENTHAL Alemaniako herritik etorrita gure artean ditugu 13 ikasle, bi irakaslez lagunduta. Joan zen larunbatean, ekainaren 12an, heldu ziren gurera eta gure ikasleen familiartean astebete pasatu ondoren hilaren 19an itzuliko dira.

 Gaur goizean Eskolako atarian, aurreskuarekin, eman diegu ongi etorria. Gure instalazioak bisitatu ondoren DBHko klase bat jarraitu dute eta ondoren Alfredo Etxeberria alkateak, Elgoibarko Udaletxean agurtu ditu eguerdiko 13:00etan.

 Hurrengo egunetarako hamaika ekitaldia antolatu ditugu gure inguruetako bazterrak ezagutu ditzaten. ONGI ETORRIAK!!.

 

Logo Leihaketa

 

IES Elgoibar Arreiturre BHIko Guraso Elkarteak logo leihaketa antolatu du. Oinarriak ikusteko, joan zaitezte Gurasoen Txokoa atalera.